Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

lunes, 30 de enero de 2017

KURUTZETAGAN - PICO LA CRUZ (801 m.)

Eretza alde batera utzita, Kurutzetagan edo Pico La Cruz (Erdaldunek jarritako izena), Triano edo Grumeran mendietako harkaitzez osatutako gailur esanguratsuena eta bakarra da. Medialdeko egitura geologikoak eraginda, iparraldeko eta hegoaldeko isurialdeen arteko dimorfismo argia ikusten dugu: batetik, iparraldean magal leun eta desnibel gutxiko bailarak daude, hegoaldean ostera, 500 bat metro desnibela daukan arrokaz osatutako magal luze eta propioa luzatzen da.

Pico La Cruz mendia, kontrol geologiko petoa duten bi sokogune nabariez mugatuta geratzen da: mendebaldetik faila sistema ezberdinen arabera garatutako Arañagako Arroila luzatzen da. Eta ekialdetik, hareharrien azpitik hedatzen diren kareharrien disoluzioak kontrolatutako eta Gasteraneko Zulo bezala ezagutzen diren depresioak.

 INFORMAZIO TEKNIKOA:

·        Luzeera: 10 km.
·        Iraupena: 4,15 ordu. ( azkenean 9.30- 15.30)
·        Desnibel positiboa: 700 m.
·        Zailtasun teknikoa: tartekoa. 
·        Zailtasun fisikoa: tartekoa. 

atzo joan ginen 34 osora, futbol ta gastroenteritisagatik


















































































No hay comentarios:

Publicar un comentario