Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

lunes, 19 de diciembre de 2016


Untzueta-Arrugaeta zeharkaldia

abenduaren 18a

Mendigisa mendizerrako gailur altuena da Untzuetako tontorra. Benetan gailur esanguratsua da eta Bizkaiko hainbat txokotatik ikusgai ere bai. Iparraldean Zeberioko haranak luzatzen dira, eta hegoaldean, Orozkoko
bailara zabala.

Orografikoki eta estetikoki gailur aparta den arren, gizakiaren eragina sakona eta bortitza izan da Mendigisako paraje hauetan ordea. Hegoaldean mediaren osotasuna irentsi behar duen harrobiatxarra dago, eta hori gutxi balitz, gailurrean telekomunikabieentzako hainbat antena eta dorre altxatu ziren. 
Hala ere, badira begiratoki aparta honetara heltzeko bide ederrak ere, eta oraingoan, Bikotzganetik irtenda, (ta Arakaldo bukatuta)
Mendigisako mendilerro guztia zeharkatuko dugu tontorra zapaldu arte. Erne gailurrera heltzeko azken tartean, estua bait da.

Goian Gaztelu baten aztarnetan armosua egiten ibili ginen. Zein garaikoa zan ?
osora 36 eta 8 laguntzaile
Egun ederra

Ordutegia: 5:15 ordu
Luzera: 12,4 km.
Desnibel positiboa: 600 m.
Zailtasun fisikoa: tartekoa.
Zailtasun teknikoa: tartekoa (tarte estu eta tekniko bat Untzuetako gailurrera heldu aurretik.
Zeharkatzen dituen udalerriak: Artea, Zeberio-Arratzu, Orozko, Ugao Miraballes eta Arakaldo.
Ura: Ez.
Ibilbide mota: Irteera eta amaiera puntu berdinean duen ibilbide lineala.













































































No hay comentarios:

Publicar un comentario