Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

viernes, 14 de octubre de 2016

16-17 ikasturtea
aupa mendizaleak!!!
1. txangoko talde. Horixe mendi talde alaia !!!

Mendibil 549 m. (Meatzaldea)

Mendibileko gailurra Meatzaldeko paraje esanguratsunaren erdian kokatzen da. Izan ere haren azpitik gaur
egun partzialki ureztatutako hainbat meategien arrasto ikaragarriak hedatzen bait dira. Paisaia bitxia da hau
eta han eta hemen, meatzaritza lanen hondakinak, planu inklinatuak, filoien ustiaketa arrastoak edota
trenbide zaharren bideak luzatzen dria. Irteera honetan hain zuzen, era guztietako adibideren bat ikusteko
aukera izango dugu, eta bueltan, jadanik Oiolako urtegiaren gainetik abiatzen garenean, aintzinako La
Lutxanako Trenbidearen bidetik ibiliko gara.
Mendibil 1990. urte arte Euskal Herriko katalogoen zerrendan egon zen, izatez bada Grumeran
mendiguneko gailur altuena eta betidanik hainbat mendizalek haren gailurra erdietsi dute. Hala ere gailur
parean gaur egungo dorre erraldoia eraiki zutenean zerrendatik kanporatua izan zen. Honek ez dio interesa
gutxitu, eta benetan erakargarria izaten jarraitzen duen mendi berezi bat izaten jarraitzen du.





Prebisioa:
Ordutegia: 3:30 ordu
Luzera: 8,7 km.
Desnibel positiboa: 400 m.
Zailtasun fisikoa: tartekoa.
Zailtasun teknikoa: baxua/tartekoa (igoeran erne ibiltzeko tarte estu bat igaroko dugu. Honetaz gain
jaitsiera bortitzen bat eta agian labainkorrak euria egonez gero).
Zeharkatzen dituen udalerriak: Trapagaran eta Barakaldo.
Ura: Bai, bi iturri, bat irten eta berehala eta bigarrena Barrionuevo auzoan.


Benetako ibilbidea:
Euri pittin bat, jende mordoa, ingurua esanguratsua kultura/ekonomia aldetik, eta adiskidetasuna bakoitzaren kontua




Argazkien multzoa:






Ibilbide mota: Irteera eta amaiera puntu berdinean duen ibilbide zirkularra.






Hasierako une.Eskuinean gure helburua.














Doltzak bidalitakoak:









doltzak bidaliak











No hay comentarios:

Publicar un comentario