Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

viernes, 20 de mayo de 2016

Ikasturte bukaerako jaia
Mungian


Gondramendi 215 m. (Mungia)
Mungia Uribe aldeko zokogune lau eta zabal baten erdian kokatzen da. Honek inguru heze eta lur
emankorrez inguratuta egotea baimentzen du, baina baita klima hotz eta hezea edukitzea ere. Inguruetan
zehar ordea gailur borobil eta basoz estalitako mendi asko daude. Batzuk, Jata moduan (aurreko urteetan
dagoeneko igo izan genuena) altuak eta zorrotzak diren moduan, beste batzuk askoz errazagoak dira eta
baso ustiaketetarako erabili izan dira. Oraingoa horietako bat igoko dugu, Gondramendi hain zuzen, baina
benetan toki erakargarria iruditu zaigu. Harrigarria da herrigune handi batetik hain gertu egonda, zer nolako
oihana moduko basoak zeharkatuko ditugun.
Ibilbidea Mungiako bazterrak eta Gondramendiko magalak ezagutzeko aproposa izango da. Bitartean
hankak luzatu eta ikasturteko azken irteera honetaz gozatzeko aukera aparta ere bai. Oso ondo pasa!

MENDIESKOLA KIROLA

No hay comentarios:

Publicar un comentario