Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

domingo, 29 de noviembre de 2015

Eretza 887

Eretzako gailurra Sasiburuko mendilerroan altuena da eta era berean, baita Grumeran mendietako altuena
ere. Kadagua ibaiaren mendebaldeko ertzean atxatzen da eta isurialde horietan, sekulako desnibel bertikala
erakusten du (800 metro inguru). Enkarterriko ekialdeko gailur esanguratsua da ere bai eta bere profila,
hainbat tokietatik ikusgai agertzen da.
Eretzara igotzeko bideak teknikoki errazak izaten diren arren, Bizkaiko beste mendi altuagoak baino fisikoki
gogorragoa izaten da, esan bezala, haren oinarriak itsas mailako altueratik gertu daudelako. Honek,
inguruko haran sakonak egotea ahalbideratzen du, eta guztien artean, Grazal errekaren arroil itxia (inguruko
beste ibilaldi aparta hain zuzen) aipatuko genuke.
Oraingoan La Arboledatik irten eta ibilbide paregabe baten zehar, Grumeran mendigune osoa zeharkatuko
dugu, Eretzaren ekialdeko magal bortitzetik Sodupen amaitu arte.




Ordutegia: 6:00 ordu
Luzera: 15 km.
Desnibel positiboa: 860 m.
Zailtasun fisikoa: tartekoa/altua.
Zailtasun teknikoa: tartekoa/baxua.
Ibilbide mota: irteera eta amaiera puntu ezberdinetan duen ibilbide lineala.
Zeharkatzen dituen udalerriak: Abanto-Zierbena, Galdames eta Güeñes.





Gure bidea: 9.45 --- 15:45




























No hay comentarios:

Publicar un comentario