2015-16
Aupa mendizaleak !!!Berriro hemen gure lur maitia ezagutzeko grinaz.
Nola ez , hasteko aurreneko urratsa.... San pedro de Atxerre , Urdaibai,......
Gainera oraingo honetan hainbeste mendizale berriei ongi etorria emonik, 1.mailakoak batez ere. Aupa zuek
ATXARREKO SAN PEDRO 312 m. (Urdaibai)
Atxarreko San Pedro gailurrak, Oka ibaiaren esturioa eta Urdaibaiko Biosfera Erresbaren eremu guztiaren gainetik altxatzen da. Bere magalen zehar, gaur egun desagertzeko harriskuan jarraitzen duten eta inguru hauetan benetako ohian itxura daukaten artadi kantauriarraren baso zabalak hedatzen dira.
Gailurretik ere, Laida eta Laga hondartza famatuak eta ibaiaren bokalean, beharbada Europa osoko ezkertiar hoberena den olatua ikusten dira. !
Urdaibai izena, 1929. urtean sugar artean erretako jauregi batetik eratortzen da. Baina izatez,
bertako basurde kopuru altua dela eta, Urdaibai izena, “basurdeen ibaia” esan nahi du.
Nahiz eta gizakia duela milaka urte lurralde hauetan bizi izan zen, soilik duela 18.000 urtetik ona haren presentziaren datu zehatzak dauzkagu.
Garai hartan, gaur egungoa baino askoz klima hotzagoa zegoen, eta halaber, itsas maila gaur
egungoa baino 125 metro beherago kokatzen zen. Orduko gizaki haiek, kobazulo ta babesguneetan bizi ziren, hauen arten ezagunena, Santimamiñeko kobazuloa, hain
zuzen.
Duela 8000 urte, klima berriro epeltzen hasi zenean, itsas maila igo eta artadien
hedatzearekin batera, paisaiek gaur egungoen itxura hartu zuten
Hau da hasierako informazioa ,....
baina gaurko eskarmenduan oinarrituta ,zeozer gehi dezkagu ??
3 ordutan ibiliz, bokata barne, tenperatura epela, 8,5 km,artadiak, mendiko auzoak, kostako ikuspegiak......
Gogoratu: argazkiak ba dekozuz, bidali mendia@sanadrianinstitutua.net helbidera eta jarriko doguz.
Hurrengoa: OGOÑO, arazroaren 1ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario