Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

lunes, 27 de abril de 2015


txindoki 1342m
apirilak 26

Txindoki Aralar mendizerrako gailur ezagun eta gehien igotzen dena da dudarik gabe, eta seguruen baita
Gipuzkoa osoan ere bai. Eta halaber, Euskal Herri osoan ezagunenetarikoa da, izatez, eta gehiegi bada ere,
Aralarko Cervino bezala ezagutzen da. Bere izen hedatuena Txindoki den arren, Larrunarri da haren izen
zuzena eta Txindoki, gaur egun erdi erorita dagoen eta gailurretik ekialdera dagoen etxola baten izena da.
Txindokiren inguruan hainbat esate, ipuin eta kondaira existitzen dira, eta Eukal Herriko beste gailur
esanguratsunetan bezala, hemen izan omen zuen Marik bere gotorlekuetako beste bat. Argi dago beraz
Txindokik inguratzen dituen lurraldeetako biztalerian izan duen eragin eta inspirazioa. Bai ikuspuntu erlijioso
batetik zein egunerokotasunarekiko erlazionatua.
Irteera honetan haren inguruko ibilbide zirkular bat osatuko dugu. Horretarako eta bide arruntatik urrunduta,
iparraldeko isurialdeko bidetik igoko gara. Bide malkartsu eta estua da, baina benetan ikusgarria, batez ere
goiz partean lehenengo eguzki izpien artean. Ibilbidea osatuz hegoaldeko isurialdeko bidetik azkar
bueltatuko gara Larraitzera.








Ordutegia: 5:30 ordu
Luzera: 10 km.
Desnibel positiboa: 1050 m.
Zailtasun fisikoa: altua.
Zailtasun teknikoa: tartekoa/altua.
Ibilbide mota: irteera eta amaiera puntu berdinean duen ibilbide zirkularra.
Partaideak: 70 inguru








No hay comentarios:

Publicar un comentario