Joan aurrekoa
ASTE TXURIKO EGONALDIA
MENDIESKOLA KIROLA, 2015eko otsailak 16-tik 19 arte
Alto Campoo-ko mendizerrak, imajinatu ditzakegun alpinismo eta eskiko teknika ezberdin guztietan
trebatzeko joka-leku ezin hobeak dira.
Martxoko hilabetean zehar bisitatuko ditugu eta seguru bertako parajeen handitasunak unkituta geratuko
garela.
Hona hemen egonaldiko egutegia:
MENDIESKOLA KIROLA
JARDUERA EGUTEGIA:
Otsailak 16, astelehena:
- Elurretan progresioan trebatzea, autobabesa pioletarekin, pioletaren erabilera, kranpoien
erabilera eta raketak.
- Tres Mares mendi aterpean afaria eta lo.
Otsailak 17, asteartea:
- Cuchillón (2179 m.) eta La Tabla-ra (2111m.) igoerak.
- Aurreko egunean ikasitakoa praktikan jartzeko igoera alpinoak.
- Tres Mares mendi aterpean afaria eta lo.
! Otsailak 18, asteazkena:
-Eski eguna
Otsailak 19 , osteguna:
- Cornon (2140 m.) eta Solvay mendietara igoera alpinoak.
- Etxera bueltako autobus bidaia: irteera 16:00h - helduera 18:30-ak aldera.
BEHARREZKO MATERIALA: (Hau inportantea kontuan izateko gure mobidetan )
! -30 litrotako egunerako mendiko motxila aproposa.
! -Lotarako zakua.
! -Mendiko botak edo trekking motako bota gogorrak (kiroletako ohiko zapatilak ez dira batere
! gomendagarriak ibiliko garen ingura erabat elurtuta eta goi-mendikoa izango delako).
! -Txanoa eta esku-larruak (2 pare).
! -Eguzkitarako betaurrekoak.
! -Eguzkitarako krema eta ezpainetako babesa.
! -Kantinplora (freskagarrietako litro bateko plastikozko botilak aproposak dira ere bai).
! -Polainak.
! -Mendi bastoiak (aukeran).
! -Aterpean egoteko oinetako arinak.
! -Linterna edo frontala.
! -Hotzetarako arropak (ez goaz polora...).
! -Mendirako arropa (jaka) iragazgaitza.
! -Aldatzeko arropa.
! -Eskuoihala.
! -Dutxarako norbere gauzak.
! -Gainontzeko guztia eramateko bigarrengo maleta handiago bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario