Kontaktatu!

Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:

mendia@sanadrianinstitutua.net

domingo, 14 de diciembre de 2014


ZALAMA

Zalama mendia Enkarterri eskualdeko gailur altuena izateaz gain, baita Bizkaiko altuenetariko ere bada.
Gorbea (1482 m.) altuena bada, Aldamin (1373 m.) bigarrena eta Zalama (1343 m.) bera hirugarrena.
Zalamako gailurra Ordunteko mendiak bezala ezagutzen den mendizerrako mendebaldeko muturreko
gailurra da, eta haren medebalderago, Tornosko mendateak, dagoneko Kantabrian, Lunada/Asoneko
mazizorako lotura suposatzen du. Mendizerra honek nahiko gailur borobil, leun eta astunak dauzka. Hala
ere hegoaldeko isurialdea itxura berdin hori erakusten duen bitartean, iparraldeko Karrantzako isurialdea oso
malkartsua da eta arroil sakonak ditu.
Zalamako magaletan 1816. urtean Bizkaian hil ziren azken hartzetariko bat akabatu zuten Lanzas
Agudaseko auzokide batzuk. Egun harrigarria bada ere, garai hartan eroitzat hartu zituzten ehiztariok. Gaur
egun ere bai, mendizerra hauek Armañon eta Orduteko mendien Parke Naturalaren barruan babestuta
daude. Gailurrean Zalamako zoikaztegiak babespean jarraitzen dute eta gure ibilbidean, haiengandik gertu
iragateko aukera izango dugu.







aUPA MENDIZALEAK . bIDALI ARGAZKIAK !!



No hay comentarios:

Publicar un comentario