anbotoko itzulia
txango polita izan behar zan eta espektatibak bete ditu.
Argazkiak dauzkazue ? denok ikustekoak ? Bidali gure emailera.
Anbotoko itzulia Bizkaiko lurraldean egin daitekeen mendiko ibilbide ederrenetarikoa da. Horrela ez bada, honako irteera honetan gertuko Ipzite gailurra zapaltzen saiatuko gara, beraz interesa eta edertasuna seguro hareagotuta geratuko dela. Urkiolako Parke Naturaleko bihotzetik ibiliko gara eta hainbestetan entzun ditugun paraje apartak zeharkatuko ditugu: Zabalandiko lepoa, Arrazolako galzatada, ikaztegiak, Larranoko lepo ikusgarria, etb.
Paisaia hauetako bereizgarri dira edonon ikusiko ditugun pagadiak eta Urkiolako karstak. Aintzina bertoko paisaiak baso hustiaketengatik nahiko kaltetutak amaitu zuten, baina azken hamarkadetako berreskuratze lanei esker, eta inguru babestua izendatu zeneik ere bai, gaur egun gozatzen ditugun paisaia autoktonoak berreskuratu ditugu."
Mendio Fedekoek bidalitakoa (Ander ta Jon)
No hay comentarios:
Publicar un comentario