GORBEA 1482 m.
Gorbea, Bizkaia eta Arabako mendi altu eta ezagunena da bien arteko mugan egonagatik. Egindako
neurketa zehatzen arabera, azken altuera 1481,88 metrotan ezarri da. Bere gailurrean dagoen 18 metrotako
gurutze erraldoia Euskal Herriko mendebalde gehienetik ikusten da. Mendigoizale guztiengatik gurtua ere
bai, mendi honek euskal lurraldeetako mendigune handienetarikoa suposatzen du eta IGNren arabera, bere
tontorra 1498,90 metrotara dago.
Hala ere, Gorbea ez da mendi ikusgarriegia. Magal guztietatik nahiko leuna eta belartsua da eta halaber,
erraza gailurrera igotzeko. Gailurraren inguru hauek erabat ireki eta zabalak dira, baina aipatutako magal
leun horien zehar, baso eta pagadi itxiak hedatzen dira. Mendi hauetan lainoak oso arruntak direnez, baso
hauek puntu arriskutsuak bihurtu daitezke ere bai. Hauekin batera, Igiñigerreko ekialdeko epoloia da beste
ingurune arrokatsu edo zaila.
Lehenengoz gailurrera heltzen direnentzako elementu ikusgarriena bertako gurutzea da. 5 metroko aldea
duen lau oinarriz osatuta dago. Oinarri hauek elkar gurutzatuta daude egitura eusteko eta 17 metrotako
altuera dauka. Bere puntan beste gurutze txikiago bat dago. Askoren arabera altuera hau metro bat
gehiagokoa omen da.
1901. urtean jarri zen lehengoz Leon XIII. Aita Santuak aldarrikatu zuen bezala. Gurutze hauek gailur
esanguratsuen tontorretan jarri ziren mende berria ospatzeko. Garai hartan ezarritako egitura, oraingoa
baino askoz altuagoa zen (33,33 m), Jesucristoren adin berdina hura bera gurutzean erromatarrek torturatu
zutenean. 13 tona altzairu erabili ziren eta orduko aurrekontua 50.000 pezta izan ziren. 1901eko azaroak 12
estreinatu zen lanak amaituta ez zeuden arren.
Urte hura amaitu aurretik ekaitz batek gurutze hura txikitu zuen. Urtebete beranduago bigarren gurutze
txikiago bat eraikitzen hasi ziren. Oraingo honetan 23 metrotakoa eta 1903ko urriak 1 estreinatu zen. Baina
1906ko neguan beste haize ekaitz batek hura ere apurtu zuen. Horrela beraz, hirugarren bertsio bat eraiki
zen eta 1907. urtean estreinatu zen. Hauxe da gaur egun daukaguna.
MENDIESKOLA KIROLA
Ordutegia: 6:00 ordu
Luzera: 18 km.
Desnibel positiboa: 900 m.
Zailtasun fisikoa: altua.
Zailtasun teknikoa: tartekoa.
Ibilbide mota: irteera eta amaiera puntu berdinean duen ibilbide zirkularra.
Zeharkatzen dituen udalerriak: Zigoitia Araban eta Zeanuri Bizkaia.
Kaixo guztioi! Eratu berri dugun blog honetan San Adriango institututik antolatzen diren mendi-irteeren berri emango dugu. Honetan, hurrengo irteerei buruzko informazioa jasoko duzue, baita aurretik egindakoetako argazki eta iruzkinak ere.
Kontaktatu!
Bidalizkiguzu irteeretako zure argazkiak, edo egiguzu daukazun edozein galdera hurrengo helbidera idatziz:
mendia@sanadrianinstitutua.net
miércoles, 29 de octubre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario